Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001186
Mailegu-emailea | Mailegu-hartzailea | Eraentza | ERATZEA | KITATZEA | Salbuespenak | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Zerga Oinarria | Tasa | Zerga Oinarria | Tasa | ||||
Banku-erakundea | Pertsona fisikoa | EJD | Hipoteka-erantzukizun OSOA | %0,5 | Maileguaren printzipala | %0,5 | Ohiko etxebizitzaren eskuraketa edo birgaikuntza finantzatzen badu Alderantzizko hipoteka |
Pertsona juridikoa | EJD | - |
Egintza Juridiko Dokumentatuen kuota mailakatuaren mendean egongo dira mailegu baten berme gisa hartu zen hipoteka-kitapena dokumentatzen duen notario-eskrituraren lehenengo kopiak.
Subjektu pasiboa hipotekatzailea izango da, ulertzen baita eskritura bere alde egiletsi dela, ondasunaren gaineko karga desagertzean.
Mailegu baten bermepean eratutako hipotekarik kitatuz gero, bermatutako maileguaren zenbateko izendatuarekin bat etorri arte txikituko da egintza juridiko dokumentatuen mailakako kargaren ondoreetarako kontuan hartu beharreko zerga-oinarria (1/2011 Foru Arauaren 12.2.c) artikulua).
X banku-erakundeak Mireni hipoteka-bermedun mailegu bat eman dio, eskuratu duen etxebizitzaren gainean. Maileguan emandako kapitala 300.000,00€ da.
Mailegu horren berme gisa, Mirenek etxebizitzaren gaineko hipoteka eratu du maileguan emandako kapitala estaltzeko: 20.000,00 € interesen kontzeptuan, 80.000,00 € berandutza-interesengatik eta 10.000,00 € kostuen eta beste gastuen batzuen kontzeptuan. Zein da hipoteka-kitapenaren Egintza Juridiko Dokumentatuetarako oinarria?
Hipoteka ezerezteko, maileguan emandako kapitala bakarrik hartuko da kontuan, eta ez interesak, berandutze-interesak eta beste gastu batzuk, konstituzioan bezala.
Beraz, zerga-oinarria 300.000,00 €-koa izango da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.