saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001186

Nola zergapetzen da hipotekaren kitapena?

Mailegu-emailea Mailegu-hartzailea Eraentza ERATZEA KITATZEA Salbuespenak
Zerga Oinarria Tasa Zerga Oinarria Tasa
Banku-erakundea Pertsona fisikoa EJD Hipoteka-erantzukizun OSOA %0,5 Maileguaren printzipala %0,5 Ohiko etxebizitzaren eskuraketa edo birgaikuntza finantzatzen badu Alderantzizko hipoteka
Pertsona juridikoa EJD -

Egintza Juridiko Dokumentatuen kuota mailakatuaren mendean egongo dira mailegu baten berme gisa hartu zen hipoteka-kitapena dokumentatzen duen notario-eskrituraren lehenengo kopiak.

Nor da subjektu pasiboa?

Subjektu pasiboa hipotekatzailea izango da, ulertzen baita eskritura bere alde egiletsi dela, ondasunaren gaineko karga desagertzean.

Zein da zerga-oinarria?

Mailegu baten bermepean eratutako hipotekarik kitatuz gero, bermatutako maileguaren zenbateko izendatuarekin bat etorri arte txikituko da egintza juridiko dokumentatuen mailakako kargaren ondoreetarako kontuan hartu beharreko zerga-oinarria (1/2011 Foru Arauaren 12.2.c) artikulua).

Adibidea:

X banku-erakundeak Mireni hipoteka-bermedun mailegu bat eman dio, eskuratu duen etxebizitzaren gainean. Maileguan emandako kapitala 300.000,00€ da.
Mailegu horren berme gisa, Mirenek etxebizitzaren gaineko hipoteka eratu du maileguan emandako kapitala estaltzeko: 20.000,00 € interesen kontzeptuan, 80.000,00 € berandutza-interesengatik eta 10.000,00 € kostuen eta beste gastuen batzuen kontzeptuan.

Zein da hipoteka-kitapenaren Egintza Juridiko Dokumentatuetarako oinarria?

300.000,00 €.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali