www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001185

Zein zerga ordaindu behar du zatitugabearen amaierak edo jabekidetasunaren iraungipenak?



Zer da?

Zatitugabearen amaiera gertatzen da ondasun jakin bat (oro har, higiezin bat) partekatzen duten jabekideek jabekidetasuna iraungitzea adosten dutenean. Hala, haietako batek eskuratzen du ondasuna eta konpentsazioa eman ohi die besteei.

Zein zerga ordaindu behar du zatitugabearen amaierak?

Zatitugabearen amaierak egintza juridiko dokumentatuen mailakako kuotaren arabera (%0,5) ordaindu behar du, Foru Arauaren 29.2 (44) artikuluak eskatzen dituen betekizun guztiak betetzen dituelako.

  • Eskritura publikoan jasota daude.
  • Haien xedea balioetsi daitekeen zerbait da (ondasun higiezina).
  • Inskribagarria da Jabetza Erregistroan.
  • Ez da Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren eraginpekoa, ezta zerga honen beste bi modalitateen eraginpekoa.
Zergatik ez du zergarik ordaindu behar kostu bidezko ondare-eskualdaketen zioz?

Zatitugabearen amaierak badauzka salerosketa batek betetzen dituen ezaugarri berdinak: eskualdatzaile bat edo batzuk daude, eskuratzailea(k), eskualdaketaren xedea (higiezina) eta, oro har, eskudiruzko ordainketa egiten da; hala eta guztiz ere, Auzitegi Gorenak ebatzi du zatitugabearen amaieretan ez dagoela eskualdaketarik, ezpada, kuoten banakaketa. Ildo horretan, adjudikaziodunak besteei egiten dien ordainketa gainerako erkideentzako konpentsazioa da lehengo erkidegoan zeukaten kuotaren ordainean.

Nor da subjektu pasiboa?

Subjektu pasiboa ondasunaren adjudikazioduna da, hau da, etxebizitza eskuratzen duena.

Zein da zerga-oinarria?

Zerga-oinarria eskrituran aitortutako higiezinaren balioa da; kasu honetan, ezin zaio esleitu beharreko gutxieneko balioa aplikatu. Hala ere, Auzitegi Gorenaren zenbait epairen arabera, bi jabekideren artean ondasun baten jabekidetasuna amaitzen denean, zerga-oinarria ez da izango ondasunaren balioaren % 100, baizik eta ex novo eskuratzen den ondasun zatiaren balioari dagokiona.

Jabekidetasunaren zatizko iraungipena.

Ez da jabekidetasunaren erabateko iraungipena.

Adibidez

Hiru neba-arrebak etxebizitza baten jabe dira, haietako bakoitzak higiezinaren heren zatitugabea daukala, eta haien arteko jabekidetasuna iraungitzea erabaki dute. Hala, neba-arrebetako bik eskuratuko dute etxea, erdiz bana, eta hirugarrenari konpentsazioa emango diote, haren zati adela eta.

Kasu honetan, bi zergapeko egitate sortzen dira:

  • EJDen mailakako kuota, iraungipenaren zioz.
  • Gehiegizko adjudikazioa kostu bidezko ondare-eskualdaketaren zioz, iraungipenaren ostean adjudikatutako kuotaren (%50) eta jatorrizko partaidetza kuotaren (%33,33) arteko aldea dela eta, hau da, %16,67. Gehiegizko adjudikazio edo soberakin horri ezin zaio KZren 1.062 artikulua, higiezina zatitugabea delako iraungipenaren ostean mailakako kuota.

Kode Zibileko 1062. artikulua

Gauza bat zatitugabea denean edo banaketa-dela eta merezi ez duenean, bati adjudikatu ahal izango zaio, besteei dirutan egon litekeen gaindikina ordaintzeko.

Hala ere, nahiko izango da jaraunsleetatik batek gauza horren salmenta eskatzea, jendaurreko enkantean kanpoko lizitatzaileak onartuta, hori horrela egin dadin.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali