Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001184
Mailegu-emailea | Mailegu-hartzailea | Eraentza | ERATZEA | KITATZEA | Salbuespenak | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Zerga Oinarria | Tasa | Zerga Oinarria | Tasa | ||||
Banku-erakundea | Pertsona fisikoa | EJD | Hipoteka-erantzukizun OSOA | %0,5 | Maileguaren printzipala | %0,5 | Ohiko etxebizitzaren eskuraketa edo birgaikuntza finantzatzen badu Alderantzizko hipoteka |
Pertsona juridikoa | EJD | - |
Mailegu baten berme gisako hipotekaren osaera dokumentatzen duen notario eskrituraren lehenengo kopiak ezinbestean lotzen zaizkio egintza juridiko dokumentatuen mailaz mailako kuotari, mailegua BEZari lotzen zaionean (BEZetik salbuetsita eta hari lotua, 7/1994 FAren 20. artikuluaren 1. idatz-zatiaren 18. zenbakia). BEZari loturik egongo dira BEZaren subjektu pasibo diren banketxe edo bestelako erakundeek emandako hipoteka maileguak.
Subjektu pasiboa mailegaria da, hipotekarekin bermatutako mailegu bat eskuratu duena denez gero FA berriaren 42. artikulua).
Zerga oinarria honakoa da: osatutako erantzukizun osoa (hipoteka erantzukizuna). Esan nahi baita, finkak erantzuten dion kapitalaren batuketa gehi interesak, kalte-ordainak, ez-betetzeengatiko zigorrak edo antzeko kontzeptuak direla-eta bermatutako kopuruak. Bermatutako zenbatekoaren kopurua beren beregi agertzen ez bada, oinarritzat kapitala eta interesen hiru urte hartuko dira ( FA berriaren 41. eta 12.2.c artikuluak).
X banketxeak Mireni hipoteka bermea duen mailegu bat eman dio eskuratu berri duen etxebizitza baten gainean. Mailegatutako kapitala 300.000 eurokoa da.
Mailegu horren berme gisa, Mirenek etxebizitzaren gaineko hipoteka egin du, mailegatutako kapitala estaltzeko: 20.000,00 euro interesen kontzeptupean, 80.000,00 euro berandutza interesetan eta 10.000,00 euro kostuetan eta bestelako gastuetan.
Zein da egintza juridiko dokumentatuen zerga oinarria?
Hipoteka erantzukizunaren batuketa: 410.000,00 €.
1/2011 FA, 58.20.28 art. OE-EJD.
Salbuespen objektiboak. OE-EJDen gaineko Zergatik salbuetsita egongo dira honako eragiketa hauek:
Mailegu edo kreditu bat ordaintzeko berme gisa eratutako hipoteka-eskubide errealen eraketa edo ezereztea dokumentatzen duten eskritura publikoen lehen kopiak, betiere ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko erabiltzen bada.
Etxebizitza terminoaren barruan sartzen dira eraikin berean dauden garaje-plazak, gehienez ere bi unitate dituztenak, eta eranskinak, batera eskualdatzen direnak.
Ondorio horietarako, negozio-lokalak ez dira etxebizitzen eranskintzat hartuko, nahiz eta etxebizitzarekin batera eskualdatu.
Ohiko etxebizitzatzat zein birgaitzetzat hartuko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauan halakotzat definitutako kontzeptuak. Zergapekoa pertsona fisikoa denean eta hipotekak etxebizitza gisa gaitutako lokal bat erosteko mailegu edo kreditu baten ordainketaren berme gisa eratu direnean, eta lokal horren eskualdaketari foru arau honen 13. artikuluaren c) letraren azken lerrokadan aipatzen den itzulketa aplikatu behar zaionean, zerga-administrazioak, aldez aurretik eskaera eginda, benetan ordaindutako zerga itzuliko du hipoteka horren eraketa edo deuseztapena dokumentatzen duten notario-eskrituren lehen kopiei dagokienez, betiere etxebizitzak aurreko paragrafoan aipatzen den ohiko etxebizitzaren kontzeptua betetzen badu. Itzulketa horrek ez du berandutze-interesik sortuko.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.