Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001181
Ondasun edo eskubidea eskuratzen duena izango da subjektu pasiboa edo, horrelakorik ezean, notario agiriak eskatzen dituzten pertsonak edo agiri horiek egiten zaizkien pertsonak.
Hipoteka-bermedun mailegu-eskriturak direnean, mailegu-emailea subjektu pasibotzat hartuko da.
(1/2011 Foru Arauaren 42. art.)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.