www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001173
Zein erakunde parekoa da soziateekin OE-EJD zergaren ondorioetarako?
34. artikulua. Sozietateekin parekatutako erakundeak.
1. Zerga honen ondorioetarako, honako hauek parekatuko dira sozietateekin:
- Sozietate izan ez eta irabazteko asmoak dituzten pertsona juridikoak.
- Partaidetzako kontuen kontratuak.
- Ontzien jabekidetza.
- Inter vivos egintzen bidez eraturiko ondasun-erkidegoak, baldin eta enpresa jarduerak egiten badituzte; nolanahi ere, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauan xedatutakoa beteko da.
- Mortis causa egintzen bidez eraturiko ondasun-erkidegoak, kausatzailearen negozioaren ustiapenak hiru urte baino gehiago egiten badu indibisio-araubidean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli