www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001170
Zein sozietate-eragiketa ez dira zergapekoak ?
1/2011 FA OE-EJD. 31.2 art. Ez dira zergapekoak izango honako hauek:
- Berregituratzeko eragiketak.
- Sozietateen benetako zuzendaritzaren egoitza edo sozietate egoitza Europar Batasuneko estatu batetik beste batera aldatzea.
- Sozietatearen eraketa eskritura edo estatutuak aldatzea, eta, bereziki, sozietatearen helburua aldatzea eta sozietatearen iraunaldia aldatzea edo luzatzea.
- Akzioen jaulkipen primek esklusiboki eratutako erreserben kontura egiten diren kapital zabalkuntzak.
- Ondoren aipatuko diren aktibo eta pasiboen eskualdaketak, nahiz eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauaren 90. eta 101. artikuluek xedatzen dituzten eragiketekin bat ez egin, betiere emaitza ekonomiko baliokideak lortzen badira.
- Inbertsio-koefizienteei, norberaren baliabideei eta finantza bitartekarien informazio betebeharrei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen 8. artikuluko 3. paragrafoko d) idatz-zatian aipatzen den babeserako erakunde-sistema eratzeko eta zabaltzeko egindakoak.
- Kreditu-erakundeak berregituratzeko prozesuetan Bankuen Berregituraketa Ordenatua egiteko Funtsaren esku-hartzearekin egindakoak. Prozesu horiek bankuak berregituratzeari eta kreditu-erakundeen baliabide propioak indartzeari buruzko uztailaren 26ko 9/2009 Errege Dekretuaren 7. artikuluak aipatzen dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli