www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001165

Nola bateratzen da domeinua, gozamenaren iraungitzea?



Iraungitzeko modu ohikoenak ondorengoak dira: gozamendunaren heriotzagatik sortutakoak, biziarteko gozamenaren kasuan; eta denbora igaro izana adi baterako gozamenari dagokionez. Baina uko egiteagatik, eskualdaketa bidez eta abar ere iraungi daiteke.

Bateratzea egin ostean, jabe soila behartuta egongo da ordaintzera jabetza soila eskuratzeko baliatutako kontzeptuak eta titulua, bere garaian ordaindu ez zuen ehunekoari dagokionez, eta bateratzearen unean indarrean dagoen karga motari lotuta (2011/63 OE-EJD Araudiaren 7. art.):

Bateratzea, jabe soilari dagokionez:
  • Arrazoi arrunten ondorioz: bateratze hori kostubidezko eraketatik badator eta epea betetzeagatik (aldi baterakoen kasuan) edo gozamendunaren heriotzagatik (biziartekoen kasuan) sortzen baldin bada, jabe soilari eskatuko zaio jabetza soila eskuratu zenean likidatu ez zen portzentajearen likidazioa.

    (2011/63 OE-EJD Araudiaren 7.2. art. jabaria finkatzean, jabe soilak zerga horrengatik tributatuko du, bere ondarean sartzen duen eskubidearen balioa kontuan hartuta):

    • Bateratutako eskubidearen balioa bat dator eraketa horren datan gozamenari dagokion portzentajearekin.
    • Kontuan hartu beharreko ondasunen benetako balioa bateratzearen unekoa izango da.
  • Aparteko arrazoien ondorioz: epea betetzea edo gozamendunaren heriotza ez den beste negozio juridikoren baten ondorioz sortzen bada bateratzea, jabe soilak horietatik handienagatik ordaindu beharko du:
    • Arrazoi arruntengatik sortutako bateratzearen ondoriozko likidazioa.
    • Gozamena iraungitzeko negozio juridikoari dagokion likidazioa (Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga).
Bateratzea, gozamendunaren kasuan

Gozamendunak ordainduko du eskuratzeko negozio juridikoari dagokion likidazioa:

  • Salerosketa bidezkoa bada: Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga.
  • Dohaintza bidezkoa bada: Oinordetzen gaineko Zerga.
Gozamena eta jabetza soila hirugarren batek eskuratzea

Eskuratzeari dagokiona likidatzen da. Eskualdatze arrunt bidezkoa izango litzateke.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali