saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001163

Nola kalkulatzen da jabetza osoan gozamenak daukan portzentajea?

Arau zibilek ez dituzte ezartzen jabetza osoan gozamena eta jabetza soila adierazten duten portzentajeen kalkulurako erregelak baina bai, ordea, Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga, Oinordetzen gaineko Zergak eta antzeko arau fiskalek.

1. Aldi baterako gozamena
  • Ondasunaren balioaren % 2ren bidez kalkulatzen da urte bakoitzerako, % 2ko gutxienekoarekin eta % 70eko maximoarekin.
  • Gozamena urtebete baino gutxiagorako baldin bada, ondasunaren balioaren % 2ren arabera kalkulatzen da, % 2 urteko, urtea baino epe txikiagoak baztertuta eta kontuan hartuta muga maximoa.

Adibidea

Aldi baterako gozamena zortzi urte eta erdirako, eslei daitekeen gutxieneko balioa 100.000 eurokoa daukan lonja bati dagokiona. Zein da zerga-oinarria?

100.000 euroren % 16. Zortzi urte horiek aldi baterako gozamenaren % 2rekin biderkatuta kalkulatzen da (urte batera iristen ez den epealdia ez da zenbaten).

2. Biziarteko gozamena

Gozamenari dagokion portzentajea kalkulatuko dugu formula honetan oinarrituta:

  • (89 – gozamendunaren adina gozamena eratzerako unean) %
  • % 70eko muga maximoarekin eta % 10eko gutxienekoarekin.
3. Gozamen mistoa

Gozamena aldi baterako gozamenaren edo biziarteko gozamenaren arauak aplikatuta balioesten da, balio handiagoa ematen diona. 


4. Biziarteko gozamen bateratua, bi pertsonaren edo gehiagoren aldekoa, bizirik dagoenari gehituta

Gozamena gazteenaren adina kontuan hartuta balioesten da. Gozamendunak, kasu horietan, gozamenaren zerga egitatearen subjektu pasibo solidarioak dira, banandutako likidazioak gauzatu beharrik izan gabe. Gozamendunetako bat hiltzean, gainerakoei dagokien gehitzeak ez dakar inolako likidaziorik. Azken gozamenduna hiltzen denean, jabetza soilaren likidazioa gozamenaren balio osoari dagokion bateratzearen ondorioz gauzatu behar da.

Adibidea

Ak Bren eta Cren alde biziarteko gozamen bateratua eratu du 2010ean, bizirik dagoen gozamendunaren aldeko gehitzearekin. Bk 50 urte ditu eta Ck 55, zergaren eraketa eta sortzapen datan.

Kalkulua:

Gozamenaren balioa: 89-50 = % 49.

Jabetza soilaren balioa: 100-49 = % 51.

C 2012an hilko balitz, ez litzateke inolako likidaziorik egongo.

B 2020an hilko balitz, une horretan jabe soilak bere jabetzari kentzen zaion % 49 finkatuko luke, higiezinak 2020an daukan benetako balioan oinarrituta.

5. Oinordetza gozamena, ezkontideak ez diren zenbait pertsonaren alde

Gozamena gazteenaren adina kontuan hartuta balioesten da. Eskubidearen egikaritzari ekin dion gozamendunari soilik gauzatzen zaio likidazioa. Lehen gozamenduna hiltzen denean, berriz kalkulatu beharko da gozamenaren balioa, data horretan oinordeko gozamendunak daukan adina kontuan hartuta, eta balioa hasierakoa baino txikiagoa bada, jabe soilak autolikidatu egin beharko du domeinuaren finkapen partziala, alde horri dagokionez. Azken gozamenduna hiltzen denean, jabe soilak gainontzekoa finkatuko du.

Adibidea

Ak Bren eta Cren aldeko biziarteko oinordetza gozamena finkatu du 2010ean. Bk 50 urte ditu eta Ck 55, zergaren eraketa eta sortzapen datan.

Kalkulua:

Gozamenaren balioa: 89-50 = % 49.

Jabetza soilaren balioa: 100-49 = % 51.

C 2020an hilko balitz, une horretan berriz kalkulatu beharko litzateke gozamenaren balioa, gozamendunak une horretan daukan adinaren arabera.

Gozamenaren balioa: 89 – 60 = %29.

Jabetza soilaren balioa: 100 – 29 = % 71. Jabariaren finkatze partziala sortzen da jabe soilari lotuta, jabetza soilaren balioa handitzearen ondorioz. 71 – 51 = % 20.

B 2030ean hilko balitz: une horretan, jabe soilak bere jabetzari falta zaion % 29 finkatuko luke data horretan higiezinak daukan balio errealari dagokionez.

6. Oinordetza gozamena, ezkontideen alde egindakoa

4. puntua bezalakoa.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali