Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001162
24ko 1/2011 FA 12.2.a art. hirugarren paragrafoa zehaztutakoaren arabera, pertsona juridiko baten alde eratutako gozamena 30 urte baino gehiagorako edo zehaztu gabeko epealdi baterako ezarriko balitz, zerga arloari lotuta, baldintza erabakigarriaren mende egongo den jabetza osoaren eskualdaketa gisa hartuko litzateke. Justifikazioa Kode Zibilaren 515. artikuluan jasotako debekuan datza, herri baten edo Korporazio edo Sozietate baten aldeko gozamena 30 urte baino gehiagorako ezin dela eratu baitago zehaztuta.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.