saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001162

Nolakoa izan daiteke gozamenari dagokion eskubide erreala?

  1. Aldi baterakoa, epealdi jakin baterako.
  2. Biziartekoa, erabilera eta luperketa jaso duena bizi den bitartekoa. Gehienetan, pertsona bakar baten aldekoa izaten da baina zenbait pertsonaren aldekoa ere izan daiteke.
  3. Mistoak. Aldi baterakoaren eta biziartekoaren arteko nahasketa.
  4. Biziarteko gozamen bateratuak, bi pertsonaren edo gehiagoren aldekoak, bizirik dagoenaren aldeko gehitzearekin.
  5. Ezkontideak ez diren zenbait pertsonaren aldeko oinordetza gozamenak.
  6. Ezkontideen aldeko oinordetza gozamenak.

Pertsona juridiko baten aldeko gozamena eratu al daiteke?

24ko 1/2011 Foru Araua 12.2.a artikuluaren hirugarren paragrafoa) zehaztutakoaren arabera, pertsona juridiko baten alde eratutako gozamena 30 urte baino gehiagorako edo zehaztu gabeko epealdi baterako ezarriko balitz, zerga arloari lotuta, baldintza erabakigarriaren mende egongo den jabetza osoaren eskualdaketa gisa hartuko litzateke. Justifikazioa 515 CC artikuluan jasotako debekuan datza, herri baten edo Korporazio edo Sozietate baten aldeko gozamena 30 urte baino gehiagorako ezin dela eratu baitago zehaztuta.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali