www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001161

Zein zergaren mende dago gozamenaren eraketa?



  1. Doako eraketaren kasuan, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren mende egongo da.

    bai eraketa, baita ondorengo jabariaren finkatzea ere.

  2. Kostubidezko eraketa BEZen mende egongo da baldin eta:
    • Eskubide erreala eratu duen jabea BEZen subjektu pasiboa bada haren jardueraren egikaritzan eta enpresa-ondarearen kide den ondasun bati badagokio.
    • Jabea BEZen subjektu pasibo bihurtutako partikular bat bada eragiketaren eraginetarako:

      ordaina errenta gisako aldizkako zenbateko bat den kasu guztietan gertatzen da (BEZari FA 5. art.) eta higiezinak: etxebizitzak, horien eranskinak barne; landa-finkak, abeltzaintza independentera zuzendutako eraikinak izan ezik.

BEZi lotutako kasuetan, EJDren kuota mailaketaren mende ere egon daiteke (%0,5), eskritura publiko bidez dokumentatzen bada (1/2011 FAren 44. art.).

Kostubidezko eraketari gainontzeko kasuetan, gozamena Kostubidezko Ondare Eskualdaketaren mende egongo da:

  • Jabea partikular bat denean.
  • BEZen subjektu pasiboa den jabea.

Higiezinen kasuan, BEZen mende eta BEZetik salbuetsita (BEZari FA 20 BAT 23 art.) egongo dira (20 BI art.) ondorengo higiezin moten gaineko gozamenaren eraketa: etxebizitzak, horien eranskinak barne; landa-finkak, abeltzaintza independentera zuzendutako eraikinak izan ezik.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali