saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001156

Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokementatuen gaineko Zergan, nola ordaintzen du ondasun higiezin baten lagapena biziarteko pentsioaren truke?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2015/01/01

Adibidea

Demagun Jonek Mikel semeari lagatzen diola Bilboko etxebizitzaren jabetza osoa, urtean ordaindu beharreko 6.000 euroko biziarteko pentsio baten trukean. lagapen horretan, hiru egitate zergapegarri sortzen dira. Jonek 60 urte dauzka. Bilboko etxebizitzaren balio erreala 250.000 eurokoa da.

1. Biziarteko pentsioaren eraketa kostu bidezko ondare eskualdaketaren zergapekoa da (%1eko tasa).

Zerga-oinarria kalkulatzeko (1/2011 Foru Arauaren 12.2.f artikulua), urteko pentsioa kapitalizatu behar da diruaren legezko interes-tasaren arabera, eta biziarteko edo aldi baterako gozamen-arauak aplikatu behar zaizkio.

  • Zein da Ogasun eskumenduna? Ogasun eskumenduna pentsiodunaren ohiko bizilekuari dagokiona da.
  • Nor da subjektu pasiboa? Pentsioduna, Jon.
  • Zenbatekoa da zerga-oinarria? 6.000 x 100/4 = 150.000

    Gozamenaren kopurua kalkulatzeko hurrengo formula erabiltzen da: 89 – 60 = %29

    150.000 x %29 = 43.500

  • Zenbatekoa da zerga-tasa? Tasa %1ekoa da.

2. Kostu bidezko eskualdaketa higiezinaren balioari dagokionez. Balio hori bat dator higiezinari dagokion kostu bidezko ondare-eskualdaketen ziozko tasaren arabera zergapetzen den pentsioaren oinarriarekin.

  • Zein da Ogasun eskumenduna? Bizkaiko Foru Ogasuna, eskuratzen den higiezina Bilbo dagoelako.
  • Nor da subjektu pasiboa? Eskuratzailea, Mikel.
  • Zenbatekoa da zerga-oinarria? 43.500 eurokoa, hau da, “kostu bidezko” eskualdaketaren zatia.
  • Zenbatekoa da zerga-tasa? Tasa %4koa edo %2,5ekoa izango da, etxebizitzaren ezaugarriak eta xedea zeintzuk diren (Foru Arauaren13. artikulua).

3. Higiezinaren guztizko balioaren eta pentsioaren zerga-oinarriaren arteko aldea doako eskualdaketa da eta zergapekoa da dohaintza gisa (Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Araudia onesten duen 4/2015 Foru Arauaren 61.2 artikulua).

Kasu honetan, balioen arteko aldea (250.000 – 43.500 = 206.500) zergapekoa da aitarengandik semearenganako dohaintza gisa, baina kuota osoa kalkulatzeko, 100eko 1,5eko tasa finkoa aplikatuko zaio zerga-oinarriari ahaidetasuna dela eta.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali