saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001154

Zein zerga ordaindu behar du lursailen trukaketak etorkizuneko eraikuntza baten ordainean?

Trukaketaren eskritura egiten deneko datan, ondoko sortzapenak eratzen dira:

  • Lursaila eskuratzen duen eraikuntza-enpresarentzat, Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga, kostu bidezko ondare eskualdaketa gisa.
  • Ematea egiten duen norbanakoarentzat, ez da sortzapenik eratzen (oraingoz) Ondare Eskualdaketen gaineko Zergari dagokionez, baina emandako lursaila konturako aurrerakina da BEZ zergaren ondorioetarako. Beraz, une horretan, lursailaren balioari dagokion BEZ zergaren %100 jasanaraziko zaio norbanakoari.
  • Eraikuntza amaituta, eraikuntza-enpresak etxebizitza emango dio norbanakoari, eta une horretan sortuko litzateke EJDen mailakako kuota (salbuetsita).

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali