saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001153

Zein zerga ordaindu behar du ondasun higiezinen trukaketak?



Trukaketaren bidez, pertsona batek higiezin bat ematen dio beste pertsona bati beste higiezin baten trukean.

1/2011 FAko 26. artikulua. Trukaketak. Ondasun edo eskubideen trukaketetan, trukatzaile bakoitzak eskuratzen duenaren balio egiaztatuaren arabera ordainduko du zerga, aitortutako kopurua handiagoa denean izan ezik, eta eskuratutako ondasun edo eskubideen izaerari (higikorra edo higiezina) dagokion karga-tasa aplikatuko da.

Adibidea:

Demagun Mirenek Plentziako etxebizitza trukatzen duela Jonekin eta trukean, Jonen Castroko etxebizitza jasotzen duela. Zenbat zergapeko egitate sortzen dira?

Bi zergapeko egitate sortzen dira, kostu bidezko ondare-eskualdaketei lotutakoak, eskritura berean eta data berean:

  • Plentziako etxebizitzaren eskualdaketa.
  • Castroko etxebizitzaren eskualdaketa.

Zein da Ogasun eskumenduna?

  • Bizkaiko Foru Aldundia, Plentziako etxebizitzaren eskualdaketari dagokionez.
  • Kantabriako Ogasuna, Castroko etxebizitzaren eskualdaketari dagokionez.

Nor da subjektu pasiboa?

  • Jonek, Plentziako etxebizitza eskuratzeagatik, Bizkaian ordainduko ditu zergak.
  • Mirenek, Castroko etxebizitza eskuratzeagatik Kantabrian ordainduko ditu zergak.

Zein da zerga-oinarria?

Higiezin bakoitzaren balio erreala. Plentziako etxebizitza dela eta, Jonek esleitu beharreko gutxieneko balioa balia dezake.

Zenbatekoa da zerga-tasa?

  • Jonek %4ko edo %2,5eko zerga-tasa ordaindu beharko du, etxebizitzaren ezaugarriak eta xedea zeintzuk diren (Foru Arau berriaren 13. artikulua (224 KB)).
  • Mirenek bere egoeraren araberako zerga-tasa ordaindu beharko du.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali