Nola zenbatzen da sozietate baten aktiboa horren %50, gutxienez, higiezinez osatuta badago? (Balore Merkatuei buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 18. artikulua)
Ez dira ondasun higiezintzat joko administrazio-emakidak.
Ondasun guztien kontabilitate-balio garbien ordez, ondasun horiek eskualdaketa-datan zeukaten balioa aitortu behar da.
Sustapenean eta eraikuntzan jarduten duten enpresen aktibo zirkulatzailearen barruko higiezinak ez dira kontuan hartuko; bai, ordea, lursailak eta orubeak.
Zenbaketa eskualdaketa-datan egin behar da. Horren haritik, subjektu pasiboak aktiboaren inbentarioa egin behar du data horretan eta administraziora bidali.
Zenbatu beharreko guztizko aktiboari 12 hilabetean edo epe laburragoan mugaeguneratzen den besteren finantzaketaren zenbatekoa gutxiagotu behar zaio, betiere eskualdaketa-datatik aurreko 12 hilabeteren barruan lortu izan bada.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.