saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001147

Ondare-eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren eraginpekoak dira sozietateen partaidetzen eskualdaketak? Zeren arabera ordaindu behar dute zerga?

Bai, BEZ zergaren edo OEZ zergaren eraginpekoak izan daitezke.

Arau orokorra: baloreen kostu bidezko eskualdaketa-eragiketak salbuetsita daude BEZ eta OEZ zergak ordaintzetik.

Zerga-itzurpenaren aurkako arauak: baloreen eskualdaketa arau orokorraren salbuespenetik kanpo geratzen da eta, hortaz, kostu bidezko ondare eskualdaketen ziozko zerga ordaindu behar du Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagokionez:

  • Sozietateari lotutako baloreen aktiboaren %50 gutxienez Espainiako lurraldean kokatuta dauden higiezinek osatzen badute edo Espainiako lurraldean kokatuta dauden higiezinek osatutako aktiboa (gutxienez %50eko aktiboa) daukan sozietate baten kontrola edukitzeko baloreak badauzka; betiere eskualdaketaren bidez erakundearen kontrola hartzen bada edo, kontrola eskuratuta, partaidetza-kuota handitzen bada.
  • Eskualdatutako baloreak ondasun higiezinen ekarpenen trukean jasotzen badira, betiere ekarpen-dataren eta eskualdaketa-dataren artean 3 urteko epea igaro ez bada.

Ondoko eskualdaketak ere ez dira aurreko salbuespenetik baztertzen eta, beraz, zerga ordaintzetik salbuetsita daude:

  • Bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartzen diren baloreen eskualdaketak, betiere eskualdaketa egiten bada negoziatzeko onartzen diren datatik gutxienez urtebetera.
  • Eskualdaketa salmenta edo eskuraketa eskaintza publikoen bide zegiten bada.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali