www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001147
OE-EJD Zergaren eraginpekoak dira sozietateen partaidetzen eskualdaketak? Zeren arabera ordaindu behar dute zerga?
Bai, BEZ zergaren edo OEZ zergaren eraginpekoak izan daitezke.
Arau orokorra: baloreen kostu bidezko eskualdaketa-eragiketak salbuetsita daude BEZ eta OEZ zergak ordaintzetik.
Zerga-itzurpenaren aurkako arauak: baloreen eskualdaketa arau orokorraren salbuespenetik kanpo geratzen da eta, hortaz, kostu bidezko ondare eskualdaketen ziozko zerga ordaindu behar du OEZ-EJD zergari dagokionez:
- Sozietateari lotutako baloreen aktiboaren %50 gutxienez Espainiako lurraldean kokatuta dauden higiezinek osatzen badute edo Espainiako lurraldean kokatuta dauden higiezinek osatutako aktiboa (gutxienez %50eko aktiboa) daukan sozietate baten kontrola edukitzeko baloreak badauzka; betiere eskualdaketaren bidez erakundearen kontrola hartzen bada edo, kontrola eskuratuta, partaidetza-kuota handitzen bada.
- Eskualdatutako baloreak ondasun higiezinen ekarpenen trukean jasotzen badira, betiere ekarpen-dataren eta eskualdaketa-dataren artean 3 urteko epea igaro ez bada.
Ondoko eskualdaketak ere ez dira aurreko salbuespenetik baztertzen eta, beraz, zerga ordaintzetik salbuetsita daude:
- Bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartzen diren baloreen eskualdaketak, betiere eskualdaketa egiten bada negoziatzeko onartzen diren datatik gutxienez urtebetera.
- Eskualdaketa salmenta edo eskuraketa eskaintza publikoen bide zegiten bada.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli