www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001146

Erkide batek ondasun erkidego batean duen partaidetzaren eskualdaketa balioen eskualdaketaren parekoa da? Nola zergapetzen da?



Ez, ez dira parekoak. Beraz, ezin zaie aplikatu balioen eskualdaketarako araututa dagoen salbuespena.

ADIBIDEAK
  1. Erkideetako batek erkidegoan daukan partaidetza kanpoko beste bati saldu dio.

    Kostubidezko ondare eskualdaketen mende egongo da eta %7an edo %4an zergapetuko da, saltzen dena higiezina edo bestelako ondasun edo eskubidea izatearen arabera.

    Zerga oinarria: eskualdatutako ondasunen balio erreala (3/1989 Foru Araua-ren 10. artikulua - Foru Arau berriaren 12. artikulua). Hau da, ondasun erkidegoaren ondasun eta eskubideen balio erreala, eskualdatu den portzentajeari aplikatuta.

  2. Erkideetako batek erkidegoan daukan partaidetza beste erkide bati saldu dio.

    Eskualdaketa hau %4ko edo %6ko tasaren mende legoke, ondasun erkidegoa osatzen duten ondasunen izaera higikorra edo higiezina izatearen arabera, aurreko kasuan bezala. Gainera, sozietate eragiketa bat egin daiteke (4/2012 Jarraibidea, 4. eta 11. puntuak)

    Adibidez, bi erkide bakarrik badira eta haietako batek bere zatia besteari saltzen badio, eskualdaketa %4an egingo da, eta ondasun erkidegoa desegingo da. Horrela, Sozietate Eragiketen mendeko eragiketa bat egingo da, sozietatearen desegite-likidazio kontzeptupean, eta hori erkidegoak une horretan dauzkan ondasun eta eskubideen %1ean zergapetuko da.

  3. Erkideetako batek bere partaidetza gainerako erkideei dohainik eman dio.

    Erkidea badoa eta gainerakoek beraren zatia partekatzen dute. Ez da preziorik ageri. Dohaintza bat litzateke hori; dohaintzetara joatea ez badute, prezioa jarri beharko diote.

    Gainera, bi erkidego bakarrik badira eta batak besteari bere zatia uzten badio, Dohaintzetara joan ez ezik, Sozietate Eragiketen mendeko eragiketa gertatuko da, sozietatea desegin-likidatu egingo delako.

  4. Erkideetako batek bere partaidetza kanpoko bati dohainik eman dio.

    Dohaintzen mende geratuko litzateke, aurreko kasuan bezala.

    Mozkinak kalkulatzeko portzentajeak aldatzea, baina Ondasun-Erkidegoko partaidetzaren portzentajea aldatu gabe.

    Adibidez, bi erkidek (Ak eta Bk) ondasun erkidego baten %50na daukate. Erdibana daukate, baina aurten Ak inoren kontura lan egin du; beraz, ez du klaserik eman.

    Horregatik, erabaki dute aurten Bk mozkinen %90 bereganatuko dituela eta Ak %10. Halere, oraindik ere akademiaren %50 Arena da eta beste %50 Brena.

    Haiek, nahi badute, adostu ahal dute, mozkinak banatzerakoan, bakoitzak erkidegoan dauzkan ondasunen portzentajeaz gain beste faktore batzuk kontuan izatea, adibidez, bakoitzak egin duen lan pertsonala. Arazoa errentan izango dute.

    Gure zergarako, erkidegoaren portzentajeak aldatzen ez diren heinean, ez dago modalitatekoetako batean ere.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali