www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001144
Hirugarren adituak egindako balioespenaren ondoriozko likidazioa zein oinarriren inguruan igortzen da?
Adituaren irizpenari jarraiki egindako likidazioak ondoko oinarrietako bat izan behar du:
- Hirugarren adituaren balioespena egiaztatutako balioa eta aitortutako balioa baino handiagoa bada, “reformatio in peius” debekua nagusitzen da eta likidazioak egiaztatutako balioa aintzat hartuko du.
- Hirugarren adituaren balioespena egiaztatutako balioa baino txikiagoa eta aitortutako balioa baino handiagoa bada, likidazioak aditu-irizpenaren balioa aintzat hartuko du.
- Aditu-irizpenaren balioa egiaztatutako balioa eta aitortutako balioa baino txikiagoa bada, aitortutako balioa erabiliko da zerga-oinarri gisa.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli