www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001140
Zein da Kontraesanezko Aditu-Tasazioaren prozedura?
KATen prozedura eskatuz gero, OE-EJDen Atalak jakinarazpen hauetako bat bidaliko du:
- Balioaren egiaztapena adituaren irizpena ez den beste bideren batez egin bada,
KAT prozedura hasi dela jakinarazten da (informazio gisa).
- Aditu-egiaztapena aditu baten irizpenaren bidez egin bada, irizpena berriro jakinarazten da.
Aurreko kasu bietan, aditu-irizpenaren jakinarazpena (lehenengo aldiz edo bigarren aldiz) dela medio, alderdiak bi hilabeteko epea dauka beste tasazio bat aurkezteko (balioztatu beharreko ondasunen araberako titulua daukan aditu batek egindakoa).
2 hilabeteko epea igarota, alderdiak aditu-tasaziorik aurkeztuko ez balu, KAT aurkezteko eskubideari uko egiten diola ulertuko da eta prozedura amaitutzat emango da; hala, baleko baliotzat hartuko da Administrazioak egindako azkena: aditu-irizpena.
Orduan ematen den likidazioak ondoko balioetako bat hartuko du kontuan:
- Aditu-irizpenaren balioa egiaztatutako balioa eta aitortutako balioa baino handiagoa bada, “reformatio in peius” debekua nagusitzen da eta likidazioak egiaztatutako balioa aintzat hartuko du.
- Aditu-irizpenaren balioa egiaztatutako balioa baino txikiagoa eta aitortutako balioa baino handiagoa bada, likidazioak aditu-irizpenaren balioa aintzat hartuko du.
- Aditu-irizpenaren balioa egiaztatutako balioa eta aitortutako balioa baino txikiagoa bada, aitortutako balioa erabiliko da zerga-oinarri gisa.
Alderdiak bi hilabeteko epearen barruan tasazioa aurkezten badu, ondokoak erkatu beharko dira:
- Administrazioaren adituak egindako tasazioa zerga-obligaziodunarenak egindakoa baino %10 handiagoa ez bada eta 120.000 € baino handiagoa ez bada, alderdiaren tasazioak balioko du.
- Administrazioaren adituak egindako tasazioa aurreko mugetatik gorakoa bada, derrigorrez jo behar da hirugarren adituarenera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli