saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001140

Zein da kontraesanezko aditu-tasazioaren prozedura?

Kontraesanezko aditu-tasazioaren prozedura eskatuz gero, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Atalak jakinarazpen hauetako bat bidaliko du:

  1. Balioaren egiaztapena adituaren irizpena ez den beste bideren batez egin bada, kontraesanezko aditu-tasazioaren (KAT) prozedura hasi dela jakinarazten da (informazio gisa).
  2. Aditu-egiaztapena aditu baten irizpenaren bidez egin bada, irizpena berriro jakinarazten da.Aurreko kasu bietan, aditu-irizpenaren jakinarazpena (lehenengo aldiz edo bigarren aldiz) dela medio, alderdiak bi hilabeteko epea dauka beste tasazio bat aurkezteko (balioztatu beharreko ondasunen araberako titulua daukan aditu batek egindakoa).

    2 hilabeteko epea igarota, alderdiak aditu-tasaziorik aurkeztuko ez balu, KAT aurkezteko eskubideari uko egiten diola ulertuko da eta prozedura amaitutzat emango da; hala, baleko baliotzat hartuko da Administrazioak egindako azkena: aditu-irizpena.

Orduan ematen den likidazioak ondoko balioetako bat hartuko du kontuan:

  1. Aditu-irizpenaren balioa egiaztatutako balioa eta aitortutako balioa baino handiagoa bada, “reformatio in peius” debekua nagusitzen da eta likidazioak egiaztatutako balioa aintzat hartuko du.
  2. Aditu-irizpenaren balioa egiaztatutako balioa baino txikiagoa eta aitortutako balioa baino handiagoa bada, likidazioak aditu-irizpenaren balioa aintzat hartuko du.
  3. Aditu-irizpenaren balioa egiaztatutako balioa eta aitortutako balioa baino txikiagoa bada, aitortutako balioa erabiliko da zerga-oinarri gisa.

Alderdiak bi hilabeteko epearen barruan tasazioa aurkezten badu, ondokoak erkatu beharko dira:

  1. Administrazioaren adituak egindako tasazioa zerga-obligaziodunarenak egindakoa baino %10 handiagoa ez bada eta 120.000 € baino handiagoa ez bada, alderdiaren tasazioak balioko du.
  2. Administrazioaren adituak egindako tasazioa aurreko mugetatik gorakoa bada, derrigorrez jo behar da hirugarren adituarenera.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali