Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001134
Interesdunek eskualdatutako ondasunen balio erreal gisa esleitu beharreko gutxieneko balioa kalkulatzeko legez ezarritako arau teknikoen bidez ateratakoaren berdina edo hori baino handiagoa adieraziko balute, Administrazioak ez du balioa egiaztatuko beste bideren bat erabiliz.
Era berean, higiezin horien merkatuko batez besteko prezioak Zerga Administrazioak aldian-aldian taula ofizialetan onartzen direnez gero, interesdunek eskualdatutako ondasunen balio erreal gisa taulen balioa aplikatzearen zioz ateratakoaren berdina edo hori baino handiagoa adieraziko balute, kasu horretan ere Administrazioak ez du balioa egiaztatuko beste bideren bat erabiliz.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.