Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001133
Esleitu beharreko gutxieneko balioa Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek higiezin bakoitzari ezarritako balioa da, merkatuko prezioak (aurretiazko azterketaren bidez) eta higiezinari dagozkion beste koefiziente batzuk (azalera, erabilerak, antzinatasuna…) aintzat hartuta.
Edozein interesdunek jakin dezake esleitu beharreko gutxieneko balioa. Izan ere, balio automatizatu eta publikoa da, eta ezin da horren aurkako errekurtsorik jarri; errekurtsoa aurkez daiteke, ordea, balio horretatik ondorioztatzen diren administrazio-egintzen aurka.
Balio hori ezarrita dagoenean, lehentasunezko bidea da balioa egiaztatzeko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.