www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001132
Ondasunen balioa egiazta dezake Administrazioak? Zein bide erabiliz?
Bai, Administrazioak eskualdatutako ondasun eta eskubideen balio erreala egiaztatu ahal izango du, baita sozietate-eragiketarena edo egintza juridiko dokumentatuarena ere (1/2011 FAren 60.1 art.).
(1/2011 FA 60.2 art.) Egiaztapena Zergei buruzko 2/2005 FAren 55.1. art. ezarritako baliabideen bitartez egingo da:
- Etekinak zergaren arautegian ezarritako ehunekoan egoztea edo kapitalizatzea.
- Zergen arloko erregistro ofizialetan ageri diren balioak erreferentziatzat hartuta balioestea.
- Merkatuko batez besteko prezioak.
- Nazio eta atzerriko merkatuetako kotizazioak.
- Administrazioaren adituen irizpena.
- Aseguru kontratuen polizetan ondasunei eman zaien balioa.
- Hipotekatutako finkak tasatzeko esleitu den balioa, hipoteken arloko legeriak ezarritakoa betetzeko.
- Ondare beraren beste eskualdatze batzuei dagokien balio edo prezio aitortua, eskualdatze horien inguruabarrak kontuan hartuta, eta arauetan ezarritako epearen barruan egin badira.
- Zerga bakoitzari buruzko foru arauan zehazten den beste edozein bide.
Egiaztapen-bide horiei guztiei, OE-EJDen Zergari buruzko Arauak beste 2 gehitzen dizkie (60. art.):
- Esleitu beharreko gutxieneko balioa kalkulatzeko arau teknikoak, araubidez ezarritakoak, zerga honi dagozkion kostu bidezko eskualdaketen ziozko egintza zergapegarriak direnean.
- Merkatuko batez besteko prezioei buruzko taula ofizialak, Zerga Administrazioak onartutakoak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli