www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001132

Ondasunen balioa egiazta dezake Administrazioak? Zein bide erabiliz?



Bai, Administrazioak eskualdatutako ondasun eta eskubideen balio erreala egiaztatu ahal izango du, baita sozietate-eragiketarena edo egintza juridiko dokumentatuarena ere (1/2011 FAren 60.1 art.).

(1/2011 FA 60.2 art.) Egiaztapena Zergei buruzko 2/2005 FAren 55.1. art. ezarritako baliabideen bitartez egingo da:

  1. Etekinak zergaren arautegian ezarritako ehunekoan egoztea edo kapitalizatzea.
  2. Zergen arloko erregistro ofizialetan ageri diren balioak erreferentziatzat hartuta balioestea.
  3. Merkatuko batez besteko prezioak.
  4. Nazio eta atzerriko merkatuetako kotizazioak.
  5. Administrazioaren adituen irizpena.
  6. Aseguru kontratuen polizetan ondasunei eman zaien balioa.
  7. Hipotekatutako finkak tasatzeko esleitu den balioa, hipoteken arloko legeriak ezarritakoa betetzeko.
  8. Ondare beraren beste eskualdatze batzuei dagokien balio edo prezio aitortua, eskualdatze horien inguruabarrak kontuan hartuta, eta arauetan ezarritako epearen barruan egin badira.
  9. Zerga bakoitzari buruzko foru arauan zehazten den beste edozein bide.

Egiaztapen-bide horiei guztiei, OE-EJDen Zergari buruzko Arauak beste 2 gehitzen dizkie (60. art.):

  1. Esleitu beharreko gutxieneko balioa kalkulatzeko arau teknikoak, araubidez ezarritakoak, zerga honi dagozkion kostu bidezko eskualdaketen ziozko egintza zergapegarriak direnean.
  2. Merkatuko batez besteko prezioei buruzko taula ofizialak, Zerga Administrazioak onartutakoak.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali