Hemen zaude:
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001129
Kode Zibilaren 609. artikuluak ondorengo hau ezartzen du: “Jabetza eskuratzen da okupazioaren bidez. Ondasunen gaineko jabetza eta beste eskubide errealak eskuratu eta eskualdatzen dira legearen bidez, dohaintzaren bidez, testamentuzko nahiz testamenturik gabeko oinordetzaren bidez eta, zenbait kontraturen ondorioz, tradizio bidez. Haiek eskura daitezke, orobat, preskripzioaren bidez”.
Okupazioaren bitartez jaberik ez duten ondasunak eskuratzen dira, adibidez ehiza edo arrantza daitezkeen animaliak, altxor ezkutuak eta bertan behera utzitako gauza higigarriak.
Kontzeptua
Egintza honen bitartez pertsona batek (dohaintza emailea) beste bati (dohaintza hartzailea) ondasun edo eskubide bat ematen dio trukean ezer ere jaso barik.
Baldintzak
Bizkaian bi dira oinordetza arautzen duten legezko testuak, betiere eragilearen auzotasuna kontuan hartuz zentzen den momentuan:
Kode Zibilak ondokoetan eraentzen du: Balmaseda, Bermeo, Durango, Ermua, Gernika-Lumo, Lanestosa, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Otxandio, Portugalete eta Plentzian, Urduñan eta Bilbon.
Kode Zibilak tituluaren eta moduaren teoriari jarraitzen dio eta horrek berekin dakar titulu balioduna nahikoa ez izatea eskualdaketa egin dela ulertzeko; izan ere, horrez gain, saldutako gauzaren tradizioa edo ematea egon behar da. Eman dela ulertzen da eroslearen esku eta jabetzan jartzen denean.
Legezko presuntzioa (KZren 1462.2 artikulua): Salmenta eskritura publikoaren bidez egiten denean, baliokideak izango dira eskritura egitea eta kontratuaren objektu den gauza ematea, baldin eta eskritura horrek aurkakoa erakutsi edo ondorioztatzen ez badu argi eta garbi.
Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak zenbait ebazpenetan xedatu du ondare eskualdaketen gaineko zergaren zerga egitatea ez dela kontratuak amaitzea edo sinatzea, baizik eta ondasun bat ondare batetik beste batera igarotzea; beraz, eskualdaketarik ez badago, ez dago zerga egitaterik. Kode Zibilaren 609 eta 1095. artikuluek ezarritakoarekin bat etorriz, eskualdaketa dagoen ala ez zehazteak berekin dakar ez bakarrik titulua (kontratua), baizik eta modua (tradizioa), hau da, ez bakarrik ituna, baizik eta ematea ere.
Salerosketak dokumentu pribatuetan: hirugarren baten aurrean noiz sorrarazten ditu eraginak kontratu pribatu batek?
Salmenta publikoa; halakoetan ondasun higigarria edo higiezina eskaintzarik onena egiten duenari ematen zaio.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.