Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001126
Alde batetik, testamentu egiteko ahalordea erabiltzen denean, komisarioak hilabeteko epean –ezeztaezina den moduan testamentu-ahalordea zati batean edo osorik erabiltzen denetik (edo hura iraungitzeko gainerako kausetako bat gertatzen denetik) zenbatzen hasita– gauza horiek jakinarazi beharko ditu, eta erabilera horren egiaztagiriak aurkeztu (edo ahala iraungi dela beste era batera frogatu), epea jakinarazteko 2017ko otsailaren 3an amaitu zen.
Bestalde, testamentu-ahalordea erabiliz ondasuna esleitzen zaion pertsonak urtebeteko epea du testamentu-ahalordea erabiltzen den egunetik zenbatzen hasita: kasu honetan, 2018ko urtarrilaren 3ra arte.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.