www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001123

Ama zendu da, eta autoaren titulartasuna aldatu nahi dugu, gure haurrideetako baten izenean jartzearren.



Bereizi behar dugu araubide komuneko oinordetza edo foru-araubideko oinordetza (komisario edo testamentu-ahalorde bidezko testamentua) den.

Araubide Komuna

650 V eredu bat beteko da, jaraunsle guztien zerrendarekin; zenbat jaraunsle, hainbat autolikidazio-orri gehituko dira. Eta ibilgailua jaraunsleetako baten alde adjudikatzeagatik, Ibilgailua eskuratzea ERANSKINA beteko da.

Komisario eta Foru Araubidea

650 eredua beteko da, komisarioa eta jaraunsle guztiak zerrendatuta, komisarioak ibilgailua adjudikatzen dion jaraunslearen alde, jaraunsleei nahiz komisarioari dagozkien autolikidazio guztiekin.

(Gogorarazi behar da, horrez gain, urtebeteko epean, heriotzaren egunetik zenbatzen hasita, 650 eredu bat aurkeztu beharko duzula –edo aurkeztuta eduki–, jaraunspenean egun hartan sartzen ziren ondasun eta eskubide guztien inbentarioarekin).

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali