Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001121
Jarauntsiaren uko-egitea eskritura publiko batean egin behar da. Huts eta soila izan daiteke, edo beste pertsona baten aldekoa (kode zibileko 1008 artikulua).
Uko-egite huts eta soila eginez gero, ez duzu jaraunsletzat agertu beharko 650 ereduan.
Beste pertsona baten aldeko uko-egitea eginez gero, ostera, bai, jaraunsletzat agertu beharko duzu, eta, gainera, eragiketa hori uko-egileak pertsona onuradunaren alde eginiko dohaintzatzat hartuko da kasu batzuetan (kode zibileko 100.3 artikulua).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.