Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001121
Jarauntsiaren uko-egitea eskritura publiko batean egin behar da. Huts eta soila izan daiteke, edo beste pertsona baten aldekoa (kode zibileko 1008 artikulua).
Uko-egite huts eta soila eginez gero, uko egiten duenak ez du jaraunsletzat agertu beharko 650 ereduan.
Beste pertsona baten aldeko uko-egitea eginez gero, ostera, bai, jaraunsletzat agertu beharko duzu, eta, gainera, eragiketa hori uko-egileak pertsona onuradunaren alde eginiko dohaintzatzat (651 eredua) hartuko da, salbu eta uko egitearen onuradunak pertsona onuradun bat izendatu gabe uko egite huts eta soila balitz (kode zibileko 100.3 artikulua).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.