saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001121

Aita zendu da, eta jaraunsleetako bat naiz, baina jarauntsiari uko egin nahi diot. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga aurkeztu behar dut?

Azken 5 urteotan aplikagarria

Jarauntsiaren uko-egitea eskritura publiko batean egin behar da. Huts eta soila izan daiteke, edo beste pertsona baten aldekoa (kode zibileko 1008 artikulua).

Uko-egite huts eta soila eginez gero, ez duzu jaraunsletzat agertu beharko 650 ereduan.

Beste pertsona baten aldeko uko-egitea eginez gero, ostera, bai, jaraunsletzat agertu beharko duzu, eta, gainera, eragiketa hori uko-egileak pertsona onuradunaren alde eginiko dohaintzatzat hartuko da kasu batzuetan (kode zibileko 100.3 artikulua).

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali