www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001113

Senitartekoa testamenturik gabe zendu da, zer egin behar dut?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2015/7/23

Jaraunsleak zehazteko, ondorengoek, aurrekoek, ezkontideek edo ezkontzaren antzeko afektibitate-harremanaren bidez lotutako pertsonek, edo horien alboko ahaideek abintestato jaraunsleen deklarazioa eskatu ahal izango dute, Ogasunean 650 ereduarekin batera aurkeztu behar duen dokumentuetako bat baita.

Abintestato jaraunsleen deklarazioa nabaritasun-aktan izapidetuko da, kausatzaileak bere azken egoitza edo ohiko bizilekua izan duen lekuan, edo bere ondarearen zatirik handiena dagoen lekuan, edo hil den lekuan jarduteko eskumena duen notarioak baimendutako aktan, betiere Espainian badaude, eskatzailearen aukeran.

 
Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Testamenturik ez


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali