www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001104

Pertsona bat hil bada, eta egin duen testamentuan ni haren jaraunspenaren komisario izendatu banau, zer izapide egin behar ditut?



Komisarioa zaren aldetik, 650 eredu bat aurkeztu behar duzu (likidazio gisa bakarrik, ezin da aurkeztu autolikidazio gisa) kausatzailearen jaraunspeneko ondasun guztien inbentarioarekin, urtebeteko epean, zendu zen egunetik zenbatzen hasita. Ahalordea erabiltzen duzunean, era berean, dagozkion adjudikazioak aurkeztu beharko dituzu, beste 650 eredu batekin (hori, bai, autolikidaziokoa izan ahal izango da).

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali