Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001090
Hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpenean, besteak beste, beste pertsona edo erakunde batzuei eginiko ondasun-eskuraketak zerrendatu behar dira, 3.005,06 eurotik gorakoak direnean, salbu eta jardueratik aparte egin badira.
Horrenbestez, ibilgailuaren eskuraketaren guztizko kopurua sartu behar da 347 ereduan, lotura zatizkoa den ala ez aintzat hartu gabe, betiere zuzeneko edo zeharkako ezarpenean oinarri edo kuota guztien kenkaria ezin aplikatzeari kalterik egin barik.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.