Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001085
Ez. Hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpenean (347 eredua) sartu behar ez diren eragiketen artean, ekonomia-jardueraren egoitza, establezimendu iraunkorra edo zerga-helbidea Espainiako lurraldean ez dutenek eginikoak daude.
Hortaz, urrutiko salmenten muga gainditu edo zergak helmugako lurraldean ordaintzea erabaki duela-eta Italiako enpresak BEZaren aitorpenak Espainiako lurraldean aurkeztu behar baditu ere, ez du 347 eredua aurkeztu behar.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.