Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001083
Bai. 347 ereduan jaso behar dira esportazioekin lotutako zerbitzuak, bai emandakoak, bai jasotakoak, betiere guztira eta pertsona bakoitzari dagokionez 3.005,06 eurotik gorakoak izan badira egutegiko urtean.
Aipatutako aitorpenean ez dira salgaien esportazio eta inportazioak jasoko.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.