www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001082

Aseguru-etxeek egutegiko urtean zehar egindako aseguru-eragiketak sartu behar al dituzte 347 ereduan? Nola adierazten dira 347 ereduan aseguru-primak?



Aseguru-etxeek beste eragiketetatik at, bereizirik, adierazi beharko dituzte aseguru-eragiketak, hau da, aseguruen arloko jardunean jasotako prima edo kontraprestazioak eta ordaindutako kalte-ordainak eta prestazioak.

Eragiketa horiek bereizi behar diren arren, erakunde edo pertsona bakoitzarekin egindako eragiketa guztien barruan jaso beharko dira, aitorpena aurkezteko betebeharra zehazten duten eragiketak zenbatzeko.

Bereizita aurkezteak zera esan nahi du, aseguru-eragiketaren bat baldin badago bereizita aitortuko dela, aseguru-eragiketaren laukitxoa markatuz. Era berean, beste eragiketa batzuk baldin badaude, beste leku batean adieraziko dira.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Besteak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali