Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001081
Leasing-kuoten ordainketen kasuan, errentamenduari dagokion zatia eta finantza-kargari dagokiona jaso beharko dira 347 ereduan.
Hala ere, maileguak ordaintzen diren kasuetan, interesen ordainketa soilik aitortu behar da, interesek osatzen baitute eragiketaren kontraprestazioa. Amortizatutako kapitala, aitzitik, ez da zerrendatu beharko.
Hala ere, eragiketa horiek 347 ereduan jasoko dira, soilik, baldin eta berariazko beste aitorpen batzuen bidez (347 eredutik kanpo) zerga-administrazioari aldiro informazioa emateko betebeharrik ez badute.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.