www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001079

Lanbide-ordainsarien kobrantza kudeatzen duten erakundeen kasuan, ez al zergapetze bikoitza sortuko? Izan ere, ordainsari horiek, hala badagokio, atxikipen gisa aitortzen ditu ordainketa egiten duen pertsonak.



Hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpenaren helburu bakarra zergak ordaintzeko orduan eragina duen informazioa lortzea da. Lanbide-ordainsariek eta jabetza intelektualaren edo industrialaren edo egilearen jabetzaren ondoriozko eskubideek atxikipena jasan behar dute, atxiki beharreko zergapekoek ordaintzen dituztenean (enpresariek eta profesionalek, orokorrean).

Beren kideen edo elkargoen bidez lanbide-ordainsariak edo jabetza intelektualaren eskubideak, besteak beste, kobratzen dituzten sozietateek eta lanbide-elkargoek ordainketa horiek jasoko dituzte aitorpenean, betiere pertsona bakoitzari ordaindutako zenbateko osoa 300,51 eurotik gorakoa bada.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Ordaintzeko bitartekotza


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali