www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001077

Zein zenbateko jaso behar da 347 ereduan, BEZan subjektu pasiboaren inbertsioa sortzen bada?



BEZari buruzko Foru Arauko 84. artikuluko Bat.2 atala aplikatzearen ondorioz subjektu pasiboak diren enpresari profesionalek 347 ereduan (hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpena) sartu beharko dute aipatu aitorpenean jaso beharreko eragiketen (erosketak) kontraprestazioaren zenbatekoa, BEZa kanpo.

Irizpide hori bera (hau da, kontraprestazioaren zenbatekoa jasotzea, BEZa kanpo) aplikatzen zaie hornitzaileei 347 eredua betetzean, BEZari buruzko Foru Arauko 84. artikuluko bat.2 atala aplikatuta subjektu pasibotzat jotzen diren enpresari edo profesionalek egindako eragiketetan (salmentak).

Eragiketan subjektu pasiboaren inbertsioa dauden -BEZn ezarritakoarekin bat etorriz- hartzaile den eragiketak alderdi euren artean egindako beste eragiketetatik bereiz adieraziko dira.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali