Zein IFZ aitortu behar du zerbitzuguneetan jasotako fakturen hartzaileak, zerbitzugunearen titularrarena edo fakturako idazpuruan agertzen den petrolio-konpainiarena?
Zerbitzuguneek beren izenean erabiltzen badute komisio-zerbitzua, komisionistak (zerbitzuguneak) BEZa jasanarazten dio hartzaileari, igorle gisa agertzen den faktura emanez. Kasu horretan, erosleak zerbitzugunearen IFZ adierazi behar du 347 ereduan.
Zerbitzuguneek besteren baten izenean erabiltzen badute salmenta-komisioaren sistema, zerbitzuguneko titularrak petrolio-konpainiaren izenean eta kontura egingo du faktura. Kasu horretan, erosleak petrolio-konpainiaren IFZ adierazi behar du 347 ereduan.