Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001071
Ez dira aitortu behar beste pertsona edo erakunde batzuekin egin ez diren autokontsumoak, hau da, ez dira barruko autokontsumoak aitortuko.
Aitzitik, kanpoko autokontsumoak (hirugarrenekin egindako doako eragiketak) aitortu behar dira, BEZaren kargapean badaude eta BEZtik salbuetsita ez badaude. BEZaren kargapean ez badaude, edo BEZtik salbuetsita badaude, ez dira aitortu behar.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.