www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001070

Zer zerrendatu behar da hirugarrenekin egindako eragiketei buruzko 347 ereduan?



Eragiketak partekatu dituzten pertsona eta erakunde guztiak zerrendatu beharko dira, baldin eta guztira, pertsona edo erakunde bakoitzari dagokionez, egutegiko urtean 3.005,06 euro gainditu badira, ondasun eta zerbitzuen emakidak eta eskuraketak modu berezian zenbatzen direlarik. Hiru hilean behin aurkeztu behar da, banakaturik, eragiketa horiei buruzko informazioa.

Kontraprestazioaren guztizko zenbatekoari deritzo eragiketaren zenbatekoa (BEZaren zerga-oinarria ezartzeko arauak aplikatzearen ondoriozkoa; zerga horri ez lotuta edo salbuetsita dauden eragiketei dagokienez ere bai).

BEZari lotuta eta ez salbuetsita dauden eragiketak direnean, zergaren kuotak eta jasanarazitako edo ordainarazitako baliokidetza-errekarguak gehituko dira guztizko kontraprestazioen zenbatekoan eta, hala denean, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezian jasotako edo ordaindutako konpentsazioak.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Zer zerrendatu behar da


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali