Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001062
Aitorleak aitorpenari dagokion urte naturalean eginikoak izango dira 347 ereduan zerrendatu beharreko eragiketak. Horretarako, hona zeren arabera ezarriko den noiz eginak diren eragiketak: eragiketok egiaztatzeko faktura edo fakturaren ordezko agiria erregistroan jaso behar diren epean, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Araudiko 69. artikuluan aurrez ikusitakoaren arabera.
Hala ere, Balio Erantsiaren gaineko Zergako kutxa irizpidearen araubide berezia aplikagarri zaien eragiketak, baina, euren sortzapen osoa edo partziala gertatzen den egutegiko urtean adieraziko dira, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko arautegian dauden irizpideei jarraituz.
Lurralde-administrazioen edo administrazio instituzionalaren barruko erakundeek emandako diru-laguntzak edo laguntzak ordainketa-agindua ematen den egunean egindakotzat hartuko dira.
Ondoriorik gabe gelditzen diren itzulketak, deskontuak, hobariak eta eragiketak edo prezio-aldaketak gertatzen direnean eta BEZaren zerga-oinarrian aldaketak eragiten dituzten hartzekodunen konkurtsoak sortzen direnean, aldaketa horiek jazo diren urte naturaleko aitorpenean agerrarazi behar dira, azaroaren 9ko 7/1994 Foru Arauko 80. artikuluko bigarren idatz-zatian xedatu denarekin bat etorriz, betiere aldaketa horien eragiketak sartu behar ziren urteko aitorpenari dagokion ez beste urte batean izan badira. Aitorpenean agerraraziko dira, pertsona edo erakunde berarekin eginiko eragiketen banako guztizko zenbatekoak 3.005,06 euroko zifra gainditzen badu, arestian esan diren aldaketak kontuan izanda.
Bezeroek hornitzaileei eta beste hartzekodun batzuei eginiko aurrerakinak 347 ereduan sartu beharreko eragiketak dira. Eragiketa ondoren egitean, horren guztizko zenbatekoa agerraraziko da, lehenago aitorturiko aurrerakinaren zenbatekoan gutxipena eginda, betiere gutxipen horrek, pertsona edo erakunde berarekin eginiko gainerako eragiketekin batera, 3.005,06 euroko kopurua gainditzen badu.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.