Txikizkari batek azken kontsumitzaileei egindako salmentek 3005,06 euroko zenbatekoa gainditzen badute, eragiketa horiek jaso behar al dira hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpenean (347 eredua)?
Aipatutako salmenta horiek jaso behar ditu, baldin eta, guztira, pertsona berari dagokionez (bezeroa), egutegiko urtean 3005,06ko kopurua gainditu bada, betiere salmenta horien ondorioz faktura osoa (hartzailea identifikatuta) egin eta entregatu behar izan bada.
Bestalde, ez ditu eragiketa horiek aitortu behar (ereduaren karatulan ere ez), baldin eta, guztira, pertsona berari dagokionez, ez badu urtean 3005,06 euroko zenbatekoa gainditu.