www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001051

347 eredua aurkeztu behar al du BEZtik salbuetsita dagoen dentistak?



Bai. Hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpena aurkeztu behar du, urtean 3.005,06 euroko zenbatekoa gainditzen duten eragiketei dagokienez, salbu eta aitortzeko betebeharretik salbuetsita badaude, PFEZaren edo Sozietateen gaineko Zergaren konturako atxikipenak egin dituzten kasuak direlako.

7/1994 Foru Arauko 20. artikuluko bat. 5 atalaren arabera, zerbitzuak BEZtik salbuetsita egoteak ez dio aitorpena aurkezteari eragiten, emandako zerbitzuak fakturatu behar baititu.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali