www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001050
Espainian bizi ez direnek/direnei emandako edo/eta eskuratutako zerbitzuak jaso behar al dira Espainian ezarritako enpresari eta profesionalen 347 ereduan?
Bai, jaso behar dira, honakoak badira salbu:
- PFEZaren, Sozietateen gaineko Zergaren edo Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren kontura atxiki diren kontraprestazioak izan dituzten eragiketak. Hauek atxikipenen urteko laburpenetan aitortu behar dira.
- Zergapekoaren Espainiako lurraldetik kanpoko establezimendu iraunkor batetik edo halako establezimendu batentzat zuzen egindako eragiketak. Salbuespenak: Zergapekoaren egoitza Espainian egotea eta eragiketa egin duenarekin pertsona Espainiako lurraldeko establezimendu batetik jardutea.
- 349 ereduan zerrendatu behar diren batasunaren barruko eragiketak.
- Orokorrean, 347 ereduan legez aitortu behar ez diren beste edozein eragiketak.
Loturak
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli