Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001041
Errentatzaileak bi orritan egin behar du aitorpena: komunean eta errentamenduen eranskinean.
Orri komunean salmenten B gakoarekin aitortuko du.
Errentamenduen eranskinean errentariaren datuak, higiezinaren katastro-erreferentzia (zenbaki finkoa) eta zenbatekoa aitortu beharko dira.
Higiezin bat hainbat errentariri errentatu bazaie, eranskin-orriko lerro bat beteko da bakoitzeko, higiezinaren datuen arabera.
Errentari berari hainbat higiezin errentatuz gero, errentamenduen eranskinen lerroetako zenbatekoen batura bat etorriko da orri komunean aitortutako zenbateko osoarekin.
Bezero batekin salmenta batzuk egiten badira eta, gainera, negozioko lokal bat alokatuta dionean, ez ditut bi eragiketen zenbatekoak batzen, bakoitza lerro batean kontsignatuko da.
Eragiketa horiek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren edo Sozietate Zergaren atxikipenetik salbetsita badaude, negozio-lokalen errentatzailek, errentariek aipaturiko alokairu-eragiketak informa ditzaten behar bezala neurrian 180 ereduan eragiketa horietatik 347 ereduaren aurkezteko salbuetsita geratuko dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.