www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001040

Negozio-lokalen errentatzaileek PFEZan aitortzen badituzte beren etekinak, kapital higiezinaren etekin gisa, eta ez jarduera enpresarialen etekin gisa, 347 eredua aurkeztu behar al dute?



Etekinak PFEZan nola aitortzen dituzten alde batera utzita, 347 eredua aurkeztu behar dute. Izan ere, enpresa edo lanbide-jarduerak (hau da, BEZaren arabera enpresari gisa kalifikatutakoek garatutako jarduerak) egiten dituztenek dute betebehar hori (errentatzaileak beti dira enpresariak), eta lokalen errentatzaileei ezin zaie aplikatu Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren 44.2 d) artikuluan jasotako salbuespena. Hala ere, etekinok PFEZaren edo Sozietateen gaineko Zergaren kontura atxiki badira, ez dira aitortuak izan beharko 347 ereduan maizterrengatik, izan ere, bat egiten baitute eredu horren bitartez emandako informazioa 180 ereduan aitortutakoarekin.

Negozio-lokalen errentatzailek, errentariek aipaturiko alokairu-eragiketak informa ditzaten behar bezala neurrian 180 ereduan , eragiketa horietatik 347 ereduaren aurkezteko salbuetsita geratuko dira. Operazio-mota hau, 347 ereduan, aitortzeko betebeharraren baztertzea errentaria ere hedatzen da.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Errentatzaileak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali